Itxi

Herriak eta Hiriak

Kontzertua

'Izarretako musika' Donostiara helduko da maiatzaren 6an

eitb.eus

Gipuzkoako hiriburuak “Star Wars”en 40. urteurreneko ospakizunekin bat egingo du, Film Symphony Orchestrak maiatzaren 6an Kursaalen eskainiko duen emanaldiaren bidez. Sarrerak salgai daude.

Film Symphony Orchestra zinemako musikaz kontzertu birak egiten dituen lehen europar orkestra maiatzaren 6an itzuliko da Donostiara, Kursaalera, “Star Wars”en musika guztia eskaintzeko egingo duen biraren barruan.

 

Hollywoodeko kanturik arrakastatsuenak jotzeko egin zuen birarekin hirian arrakasta handia erdietsi eta hainbat hilera helduko da orkestra berriz Gipuzkoako hiriburura.

Constantino Martinez-Orts sortzaile eta zuzendariak gidatuta, FSOk John Williams Oscarraren irabazleak “Star Wars”en atal guztietarako sorturiko kantuak joko ditu.