Itxi

Herriak eta Hiriak

San Mamesen, maiatzaren 30ean

Zirkulazio aldaketak Bilbon, Guns N' Rosesen kontzertua dela eta

EITB.EUS

San Mames inguruko hainbat kale zati zirkulaziora itxiko dituzte, eta debekatuta egongo da aparkatzea.

1:39

Guns N' Roses taldeak maiatzaren 30ean San Mamesen (Bilbo) eskainiko duen kontzertua dela eta, hainbat zirkulazio aldaketa egingo dituzte Bilbon, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Axl Rose, Slash eta konpainia asteartean igoko dira oholtza gainera, 21:30ean. Zirkulazioan, ordea, lehenago hasiko dira gorabeherak. Hala, astelehen goizetik (maiatzak 29) itxita egongo da Ventosa bidea, Briñas kalearekin bat egiten duen tokitik aurrera. Estadioaren ostetik doan bide hau asteleheneko 10:00etatik asteazkeneko 20:00etara egongo da zarratuta.

Enbarazu gehiena, dena den, maiatzaren 30erako espero da. Eguerditik asteazken goizalderaino (01:00), itxita egongo dira honako kaleak edo kale zatiak: Serrate kalea, Briñas (Serrate eta Juan Antonio Zunzunegi etorbidearen arteko tartea) eta Urkixo zumarkalea (Sabino Arana etorbidetik). Garajeetako sarrera-irteerak segurtasun baldintzen arabera baimenduko dira. Horrez gain, inguru horretatik dabiltzan Bilbobusen lineen ibilbideak aldatuko dituzte.

Udalak ohartarazi duenez, segurtasun arrazoien ondoriak direla eta, Udaltzaingoak ordutegi horiek alda ditzake.

Halaber, aparkalekuak kenduko dira aipatutako kale eta kale zatietan, asteleheneko 14:00etatik asteazkeneko 01:00etara.

Partida egunetan antolatzen den segurtasun-dispositibo bera izango da astearte horretan, Udalaren hitzetan.

laren hitzetan.