Itxi

Herriak eta Hiriak

SUTEA

Bi edukiontzi erre dira eta auto bat kaltetu da goizaldean Gernika-Lumon

Agentziak | Erredakzioa

01:00a aldera piztu da sua, Uharte kalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

0:49

Bi edukiontzi kiskali dira goizaldean Gernika-Lumon (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Sutea Uharte kalean piztu da, eta bi edukiontzien ondoan aparkatuta zegoen auto bat kaltetu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sua zerk eragin duen argitzeko.

01:00a aldera piztu da sua, Uharte kalean, eta bi edukiontzi erre dira eta auto bat kaltetu da sugarren ondorioz.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, edukiontziak erabat kiskali dira, eta horien ondoan aparkatuta zegoen autoa kaltetu da, baina sugarrek ez dute kalte gehiago sortu.