Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Sanferminak 2017: 425 ekitaldi, haur zein helduentzat

Herriak eta Hiriak

Iruñea

Jai eremu zabalagoa izango dute 2017ko sanferminek, hiriguneaz harago

EITB.EUS

2017/06/19

"Adin eta gustu guztientzat" prestatuko 425 ekitaldi ofizial izango dira aurten.

  • Jaia txupinazoarekin lehertuko da. Irudian, 2016koa. EiTB

    Jaia txupinazoarekin lehertuko da. Irudian, 2016koa. EiTB

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Iruñeko Alde Zaharraz harago, jai eremu zabalagoa izango dute aurtengo sanferminek. Hori izango da, hain justu, 2017ko jaien egitarauaren berrikuntzarik aipagarriena. Astelehen honetan aurkeztu dute programazio guztia Maitena Muruzabal Kultura arloko zuzendariak eta Luis Garbayo KEN estudioko kideak (enpresa honek egin du programaren diseinua).

Iruñeko Udaleko arduradunek azaldu dutenez, guztira 425 ekitaldi ofizial izango dira, "adin eta gustu guztientzat". Udalak 1,3 milioi euro izan ditu dena antolatzeko, iaz baino % 3 gehiago.

Maitena Muruzabalen hitzetan, gune berriak jarri nahi izan dituzte "zentroaren periferian" jai eremua zabaltzeko. Hala, etxeko txikienek jaigune berria izango dute Taconera plazan: 'Birjolastu', osagai birziklagarrietan oinarritutako jokoak izango dituena. Orain arte Askatasunaren plazan jendetza biltzen zen, eta gune hori arindu nahi dute Udaletik.

12 eta 17 urteko gazteek eurentzako propio prestatutako gunea izango dute Nafarroako Foruen plazan. Disko-jartzaileak, kontzertuak, eta alkohol eta droga kontsumoaren arriskuez ohartarazteko ekitaldiak izango dira, besteak beste.

Dantzaldiak gustuko dituztenek Gaztelu plazara joan beharko dute. Gozategi, Serafin Zubiri, Kresala, Oxabi eta beste arituko dira taula gainean.

Folka maite dutenek Sarasate pasealekua izango dute ardatz. Compañia plazan, bestalde, jazz kontzertuak izango dira protagonista.

SANFERMINAK 2017 EGITARAUA EFE

Muruzabal eta Garbayo, programaren aurkezpenean. EFE

Mazedonia kalejira, jaien azkenburuko

Aurtengo 425 ekitaldi ofizialek "azkenburuko edo postre oso berezia izango dute", Muruzabalen esanetan. Herritarren Partaidetza alorrarekin elkarlanean, kalejira antolatu baitute azken egunerako: "Mazedonia kalejira". 18:00etan abiatuko da Udaletxe plazatik, Mercaderes, Gazteluko plaza, Askatasun plaza eta Carlos III eta Estafeta kaleak zeharkatuta.

Munduko hainbat herrialdetako ordezkarien desfilea izango da, eta Iruñean diren kultura migratzaile guztiek izango dute lekua bertan.

Ekitaldiak, planoan jasota

Antolatutako ekitaldi guztiez gain, honakoak ere jaso dituzte programan: zezenaren feriaren egitaraua, entzierroa korritzeko arauak, buruhandi eta erraldoien ibilbideak, berriz erabiltzeko edalontziei buruzko informazioa, telefono interesgarriak eta "Iruñean eraso matxistarik ez" kanpainaren nondik norakoak.

Ekitaldiak plano batean bildu dituzte, praktikoago izate aldera.

10.000 ale elebidun jarriko dituzte salgai, bi euroan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

  • EAEko hauteskundeak

    EAEko hauteskundeak

    2016 urteko EAEko hauteskundeetako albisteak eta emaitzak kontsulta itzazu eitb.eus-en

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena