Itxi

Herriak eta Hiriak

Andre Maria Zuriaren jaiak

90 eurorainoko isunak, Zeledonen jaitsierara beira eramateagatik

Agentziak | Erredakzioa

Andre Maria Zuriaren plazan boluntarioak egongo dira beirazko edukiontziak plastikozkoengatik aldatu nahi dituztenentzat.

  • Argazkia: EiTB.

    Boluntarioek banatuko dituzten plastikozko edukiontziak. Argazkia: EiTB.

Gasteizko Udaltzaingoak 90 eurorainoko isunak jarri ahal izango dizkie abuztuaren 4an Andre Maria Zuriaren plazara beirazko edukiontziekin sartzen direnei. Izan ere, Udalak Zeledonen jaitsierara kristala eramatea debekatu du, beira zatiekin ebakirik egon ez dadin.

Gasteizeko Andre Maria Zuriaren jaietarako prestaketa lan gisa, Gasteizeko Udaltzaingoko hainbat agente Sanferminetako txupinazoan izan dira, kristalezko objektuen kontrola nola egiten den ikusteko.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi duenez, abuztuaren 4an ez da hesirik jarriko Andre Maria Zuriaren plazan, “segurtasun arrazoiengatik”. Alabaina, boluntarioak egongo dira kristalezko edukiontziak beste batzuengatik aldatzeko.