Itxi

Herriak eta Hiriak

Gasteizko jaiak

Zeledonen igoerak amaiera emango die gaur gauean Gasteizko jaiei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

ETB-1ek eta eitb.eus-ek txistularien kontzertua (22:00) eta Zeledonen igoera (00:40) eskainiko dituzte, zuzenean, streaming bidez.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

Gasteizek azken orduak ditu gaur gauean Zeledonen igoerak Andre Maria Zuriaren jaiei amaiera eman arte.

Ostiralean, jaietako protagonista nagusia eguzkia lagun jaitsi zen San Migueleko dorretik, baina gaur euria ere egin liteke.

Uda giroa desagertuta dagoen arren, blusak eta neskak kaleta atera dira goizetik, jaietako azken eguna aprobetxatzeko.

Eguerdian, patata eta txorizo-jana egin dute Plaza Barrian, eta buruhandien eta erraldoien konpartsak kalejira egin du hiriko erdigunean. Ondoren, Udalak harrera egin dio, urteurrena duelako aurten.

Arratsaldean, blusek eta neskek azken kalejira egingo dute.

M-Clan talde murtziarra Foruen Plazan arituko da gaur gauean, eta txosnetan ere kontzertuak antolatu dituzte.

01:00etan, Zeledon San Migueleko dorrera igoko da, eta ez da hurrengo urtera arte jaitsiko berriz.

Horren ostean, txokolate eta bizkotxo-jana izango da, eguneroko zereginetara "goxoago" itzultzeko.