Itxi

Herriak eta Hiriak

ASTE NAGUSIA

2017ko Bilboko jaien egitaraua abuztuaren 25ean, Egun Handian

eitb.eus

Estilo guztietako musika eskaintza zabalak erakarriko du bilbotarren eta bisitarien interesa egun guztian zehar.

  • Herri kirolak Aste Nagusian. Argazkia: Efe

    Herri kirolak Aste Nagusian. Argazkia: Efe

Abuztuaren 25an, 2017ko Bilboko Aste Nagusiko zazpigarren egun honetan, Egun Hnadian, estilo guztietako musika eskaintza zabalak erakarriko du bilbotarren eta bisitarien interesa egun guztian zehar. Horren adierazle izango da, besteak beste, Mclanek Abandoibarran emango duen kontzertua.

Hauek dira egitarau ofizialean jasota dauden ekitaldiak:

Ostirala, abuztuak 25

09:00 Areatza. BKAFF. Gastronomia-lehiaketa: Bakailaoa pil-pil erara. Izena ematea.

10:00 Txistularien diana eta txupina.

10:00 Areatza. Xake-txapelketa. Partida arinen XX. Maratoia.

11:00 Areatza. Gastronomikoa. Umeentzako Tailerrak. Kokotxak pil-pil erara.

11:00 BDB. Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.

11:00 Dña. Casilda parkea (Anselmo Clavé) TXIKIGUNEA.

12:00 Pergola. Bilbainadas: BETI AURRERA y AZUL BILBAO.

12:00 Areatza. Herri-kirolak eta jolasak.

12:00 Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.

13:00 Kalez kale. XX. Albokari tropela.

13:00 Zazpi kaleak. Bilbainadak: BILBOTARRAK.

13:00 Santiago plaza. Bertsolariak.

13:30 Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.

14:30 Areatza. BKAFF Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa.

16:30 Dña. Casilda parkea (Anselmo Clavé) TXIKIGUNEA.

17:00 /18:45 Areatza. XX. Hiri Krosa. Maila Guztiak. Izen ematea eta informazioa: www.bilbokokonpartsak.com.

18:00 Zezen plaza. Abonuko zazpigarren zezenketa.

19:00 Plaza Barria. BDB. Euskal dantzak. URDAIBAI (Forua).

19:30 Gas plaza. Umeentzako antzerkia.

20:00 Bilborock aretoa. Pop-Rock-aren XXXII. Erakustaldia: LATE TO SCREAM // DETHLIRIUM (Post Metal // Thrash-Core).

20:00 Plaza Barria. BDB. Erromeria eta Larrain Dantza.

20:30 Gizakunde eliza. ABREU SOKA LAUKOTEA (Musikene) .

20:30 Arriaga plaza. Zezensuzkoa.

21:00 Pergola. DJ Luis Carlos del Pozo.

21:30 Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.

22:45 Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXVII. Lehiaketa Nagusia. Pirotecnia Vulcano, S.L. (Madrid).

23:15 Areatza: Gaupasa (lehen pasea): AKERBELTZ.

23:30 Abandoibarra. MCLAN.

23:30 Plaza Barria. TRAVELLIN´BROTHERS ALL STARS + GONBIDATUAK.

23:30 Pergola. THE GROVIES.

24:00 Europa Parkea. ADI BILBAO & MEGASTAR FM.

01:45 Areatza. Gaupasa (bigarren pasea): AKERBELTZ.

Gainera, hauek dira abuztuaren 25ean, ostirala, Bilboko 2017ko jaietan izango diren kontzertuak, egitarau ofizialean zein txosnen, aretoen eta esparruetako egitarauetan agertzen direnak.

Gainerako egunetako egitaraua honako esteka hauetan ikus dezakezu:

Aste Nagusiko egitarau: abuztuak 26

Bilboko Jaietako egitaraua: abuztuak 27