Itxi

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia

Kanoia prest Donostian, jaiari hasiera emateko

agentziak | erredakzioa

EiTBk zuzenean eskainiko ditu 'Artillero', su artifizialak eta piraten abordaia.

1:39

Donostiako Aste Nagusian 460 ekitalditik gora egongo da larunbat honetatik hurrengora, hilaren 19ra. 'Artillero' zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Ohikoa den legez, udaletxeko balkoitik kanoikada jaurittzen dutenean hasiko da aurtengo Aste Nagusia, 18:00etatik aurrera erraldoiekin eta buruhandiekin giroa berotu ostean.

Easo Koroaren Eskolaniak eta Kresala Elkarteko ordezkariek abestuko dute aurtengoan "Artillero", lehenengoaren 25. urteurrenean eta bigarrenaren 50.ean.

berrikuntza gisa, aurtengo Aste Nagusia auzoetara gerturatuko da. Hala Amaran Aitzol parkea izango da erdigunea; Antiguan, Alfonso XIII.a plaza; eta Grosen, Katalunia plaza. Hiru gune horietan ere programazioa egongo da egunero.

Guztira 460 ekitaldi antolatu dituzte, askotarikoak, tartean kirolak, kale antzerkia, musika, jolasak, haurrentzako jaiak, lehiaketa gastronomikoak, merkatuak eta pintxo-poteak.

Zuzenean, EiTBn

Igandean, Izaro Iraeta eta Agustin Ezenarrok 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saio berezia zuzenduko dute Kontxako pasealekutik. Saioan zuzenean ikusi ahal izango dira su artifizialak egunero.

Astelehenean, berriz, ETB1ek eta eitb.eus-ek Donostiako piraten abordaia emango du zuzen-zuzenean, 16:00etatik aurrera.