Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostiako Aste Nagusia- 2017

Donostiako su artifizialak, zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Josune Arakistain Huntza taldeko abeslaria eta Aitor Zubieta pilotari nafarra izango dira saioaren gonbidatuak.

0:16

Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak 'Donostiako Aste Nagusia - 2017' saioa aurkeztuko dute Kontxako pasealekutik zuzenean gaur, 22:00etatik aurrera. Josune Arakistain Huntza taldeko abeslaria eta Aitor Zubieta pilotari nafarra izango dituzte gonbidatu, eta A Coruñako López pirotekniaren su festa eskainiko dute zuzenean. Unai Etxabek gainera, Kursaaleko terrazan egingo duten Bollywood dantza saioaren giroa ekarriko du erreportaje berezi batean.

'Urko Herrikoi' emanaldi berezia

Ondoren, 'Oholtzan' saioak Jose Antonio Larrañaga Urko abeslariak Bilboko Musika Bandarekin 2016ko Donostiako Euskal Jaien barruan Konstituzio plazan eskainitako kantaldia eskainiko du, 23:00etatik aurrera.