Itxi

Herriak eta Hiriak

Atxiloketa

Emakume bat atxilotu dute Iruñean, gizon bati labanaz eraso egitea egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Gizonak berak eman zion Foruzaingoari gertatutakoaren berri, laguntza eske joan zenean.

Nafarroako Foruzaingoak emakume bat atxilotu du, ostiralean Iruñean gizon bati labana batez eraso eta zauri larriak egin izana egotzita.

Atzo atxilotu zuen Foruzaingoak 48 urteko emakume iruindarra, eta gaur eraman du epailearen aurrera, gizonari zauri larriak egitea egotzita.

Erasoa ostiralean gertatu zen, Iruñeko Udal Plazan, eta biktimak berak eman zuen horren nondik norakoen berri, Foruzaingoarengana laguntza eske joan zenean.

Saihetsean odola zerion zauria bertan sendatu ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman zuten ebakuntza egiteko, Foruzaingoak berak jakitera eman duenez.

Gertatutakoa azaldu zienean, erasotzailearen izena ere eman zien biktimak poliziei, eta atzo bertan atxilotu zuten Iruñean.

Lekukoei hartutako adierazpenei eta segurtasun kamerek hartutako irudiei esker jaso du Foruzaingoak "erasoaren nondik norakoen berri".