Itxi

Herriak eta Hiriak

Klima aldaketa

'Esperanza' Greenpeaceren ontzia Bilbora iritsi da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ontzia Itsas Museoan egongo da hurrengo egunetan, eta bilbotarrek doan bisitatu ahalko dute.

"Esperanza" Greenpeaceren ontzia Bilbora iritsi da gaur gauean, klima aldaketaren aurrean bultza daitezkeen konponbideak "nabarmentzeko".

"Misioa, Klima Salbatzea" kanpainaren baitan etorri da gobernuz kanpoko erakunde ekologistaren ontzia Bilbora, aurretik, Coruñan (Galizia) eta Gijonen (Asturias) egon ostean.

Ontzia Itsas Museoan egongo da hurrengo egunetan, eta bilbotarrek doan bisitatu ahalko dute.

Greenpeacek adierazi duenez, energia parte-hartzaileari buruzko azken txostenaren inguruko datuak emango ditu egunotan Bilbon, herritarrek "energia berriztagarrietarako trantsizio energetikoan parte hartzeko borondatea" dutela erakusteko.

"Esperanza" ontzia Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egongo da, eta doan bisitatu ahalko da larunbatean, hilak 16, eta igandean, hilak 17, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Hurrengo egunetan, hainbat ekitaldi egingo dituzte bertan, eta eragile sozialak eta politikariak ere hartuko ditu.

Greenpeacek hiru ontzi ditu orotara: "Arctic Sunrise", "Rainbow Warrior" eta "Esperanza". Azken hori 1984an egin zuten, suhiltzaileentzat, baina talde ekologistak 2002an erosi eta zaharberritu zuen. 15 tripulatzaile ditu, eta 38 pertsona garraiatzeko ahalmena du.