Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilbon

Emakume batek salaketa jarri dio gizon bati kamera batekin grabatzeagatik

Radio Euskadi | Erredakzioa

Gizonak argazkiak ateratzen zizkien Bilboko taberna batean gonadun emakumeei, oinetakoan jarritako kamera bati esker.

Emakume gazte batek gizon baten aurkako salaketa jarri du Bilbon, oinetakoan jarritako tramankulu batekin grabatzeagatik.

Radio Euskadik jakinarazi duenez, gizonak argazkiak ateratzen zizkien Bilboko taberna batean gonadun emakumeei, oinetakoan jarritako kamera bati esker.

Tabernako bi bezero gazteari gertatzen ari zenaz jakinarazi zioten eta gizonak ihes egin zuen.

Gazteak salaketa jarri dio gizonari bizitza pribatuaren aurkako delitu batengatik. Ertzaintza gertaeraren nondik norakoak ikertzen ari da.

kertzen ari da.