Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

3 ibilgailu eta edukiontzi bat erre dira Gasteizen nahita eragindako sutean

Agentziak | Erredakzioa

Beste hiru ibilgailu erretzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

1:09

Hiru ibilgailu eta edukiontzi bat erre dira eta beste hiru ibilgailu kaltetu dira gaur goizaldean, Gasteizen, nahita eragindako sute batean. Gainera, beste hiru ibilgailu erretzen saiatu dira, baina ez dute lortu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Buztinzuri kalean ibilgailu bat sutan zegoela eta, Ertzaintzari deitu diote bizilagunek 02:30 aldera. Ibilgailua erabat kiskalita gelditu da, eta suteak beste hiru ibilgailuri eragin die. Horietako bat kiskali egin da eta beste biak kaltetu egin dira.

Sutearen nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza; izan ere, ibilgailuetako batek tangaren tapoia indarrez irekita zuen eta plastiko bat metxa moduan sartuta, ibilgailua "nahita" erretzeko asmoarekin.

Minutu batzuk geroago, 02:45 aldera, edukiontzi bat erre dute, eta erabat kiskalita gelditu da.

03:30 aldera, Ama Teresa Kalkutakoa kalean, beste hiru ibilgailu erretzen saiatu dira, baina ez dute lortu.

te lortu.