Itxi

Herriak eta Hiriak

Festak

Mesedeetako Andra Mariko jaiak Areetan: egitaraua

eitb.eus

Areeta Getxoko auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, irailak 22, 23 eta 24. Guda Dantza eta Cafe Cubano taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.

  • Guda Dantza taldeak joko du jaietan, besteak beste

    Guda Dantza taldeak joko du jaietan, besteak beste

Irailaren erdialdea igarota, urtero bezala, Areeta auzoari egokitzen zaio, Getxon, bere jaiak ospatzea. Hiru egunez, jai giroa izango da nagusi: musika, jan-edana, herri kirolak…

Kontsultatu programa osoa, hemen, zuretzako planik egokiena prestatze aldera:

OSTIRALA, IRAILAK 22

13:00 Luntxa adineko gure lagunentzat (Eskoletako plaza).

18:30 Txupinazoa eta Ondarreta Abesbatzaren pregoia (Eskoletako plaza).

19:00 Ondarreta Abesbatzaren emanaldia (Eskoletako plaza).

21:00 Kontzertua Eley (Eskoletako plaza).

21:30 Kontzertua Keep Calm (Amistad kalea).

22:30 Kontzertua Guda Dantza (Eskoletako plaza).

LARUNBATA, IRAILAK 23

12:00 Igel-toka XIV. Lehiaketa (Monedero harategia).

13:00 Marching Band Getxo (Amistad kalea).

13:00 Herri kirolak Inaxio Perurenarekin (Eskoletako plaza).

13:30 Sardina jate herrikoia txosnan. Doan da, edariarekin! (Eskoletako plaza).

16:00 Arenas Kluba – Barakaldo C.F. (Gobelako lur-zelaia).

17:00 Makillaje eta ile-apainketa tailerra (Eskoletako plaza).

17:00 Eskulanen tailerra (Eskoletako plaza).

17:30 Oliver magoaren emanaldia (Eskoletako plaza).

17:30 Puzgarriak eta rokodromoa (Bizkaia Zubia plaza).

18:00 Berantzagi eta Sasieskola taldeen dantza emanaldia (Amistad kalea).

19:00 Taloen tailerra (Eskoletako plaza).

20:00 Break Dance erakusketa: Crazy Hospital Crew (Eskoletako plaza).

21:30 Kontzertua Café Cubano (Amistad kalea).

22:30 Areetako Sound Gaua (Eskoletako plaza)

IGANDEA, IRAILAK 24

10:00 Karakolen XXIII. Lehiaketa Gastronomikoa (Amistad kalea).

11:00 Artisautza Azoka Loft Di Laura-rekin (Eskoletako plaza).

11:30 Landetxe mugikorra (Eskoletako plaza).

11:30 Puzgarriak eta Rokodromo (Bizkaia Zubia plaza).

12:30 Artzain-txakurren erakusketa antzar eta ahateekin. (Eskoletako plaza).

13:00 Hirugihar jate herrikoia txosnan. Doan da edariarekin! (Eskoletako plaza).

14:30 Bazkari herrikoia (Eskoletako plaza).

17:00 Areetako Jaiak I. Mus Txapelketa (Eskoletako plaza).

19:00 Karakolen lehiaketako sarien banaketa (Amistad kalea).

19:00 Zinema txokolatadarekin (Eskoletako plaza).

20:00 Jaiak jarraitu egiten du? Ana Bejerano (Amistad kalea)