Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertaera

Lau auto eta bi motor erre dira Errenterian piztutako sute batean

EITB.EUS

Garrek kalteak egin dituzte Pasaiako kaleko etxebizitza baten fatxadan eta denda batean.

1:13

Sutea piztu da bart Errenterian, eta lau auto eta bi motor erre dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua 02:00ak aldera piztu da, Pasaia kalean. Autoetako batek su hartu du, eta ondoan zeuden beste hiru auto eta bi motor erre dira. Pasaia kaleko zazpigarren zenbakiko etxebizitzako fatxadan eta denda batean ere egin ditu kalteak suteak.

Suhiltzaileek 05:00etarako amatatu dituzte garrak.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.