Itxi

Herriak eta Hiriak

Lapurretak

Iruñeko Udaltzaingoak etxeko zerbitzuen ikuskatzaile faltsuak antzeman ditu

Agentziak | Erredakzioa

Gas, argindar edo berogailu instalazioak aztertzeko aitzakian etxeetara sartzen diren ikuskatzaile faltsuak antzeman dituzte Iruñean. Behin etxe barruan, lapurretak egiten dituzte.

Iruñeko Udaltzaingoak arretaz ibiltzeko eskatu du, gas, argindar, berogailu eta antzekoen instalazioak aztertzeko aitzakian etxeetara sartzen diren ikuskatzaile faltsuak antzeman baitituzte.

Atzo arratsaldean, beroketa sistema aztertzera zihoala esan zuen ikuskatzaile faltsu batek adineko emakume bat engainatu zuen, eta behin etxe barruan zegoela, hainbat bitxi lapurtu zizkion.

Hori dela eta, etxean sartzeko aitzakiak jarri arren eta itxura susmagarria izan ez arren, etxean inori sartzen ez uzteko gomendioa eman du Udaltzaingoak.

Zalantzaren bat izatekotan, berriz, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea gomendatu dute, enpresek instalazioak berrikusi behar dituztenean aldez aurretik jakinarazten baitute.