Itxi

Herriak eta Hiriak

Literatura

Robert Langdon Bilbon gaurtik aurrera, Dan Brownen eskutik

eitb.eus

Idazle estatubatuarraren eleberri berriaren hasierako eszena batean hiriburu bizkaitarreko Guggenheim Museoa agertzen da.

  • Argazkia: Daniel Rodriguez

Dan Brown idazleak Bilbo aukeratu du Origin idatzi duen azken eleberriko eszena garrantzitsu bat girotzeko. Lan berria gaur, urriak 5, merkaturatuko dute.

Eleberri berrian, Robert Langdon sinbologia eta ikonografia irakaslea Bilboko Guggenheim Museora doa, zientziaren oinarriak betiko aldatuko dituen iragarpen garrantzitsu baten lekuko izateko.

Espainiako edizioaren azalean, muntaia bat egin dute titaniozko museoaren irudiekin, zirkulu-formako leiho bat eginez, eta Bartzelonaren paisaia ikus daiteke bertan, batez ere han gertatzen baita istorioa.

Brown Bartzelonan izango da urriaren 17an, Origin (Planeta/Columma) eleberria aurkezteko kanpainaren baitan. Estatuan, gaztelaniaz eta katalanez argitaratuko dute.