Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekimena

'Shopping Night' Bilbon ostiralean, 120 denda eta tabernarekin

Agentziak | Erredakzioa

Promozioak eta deskontuak eskainiko dituzte, 19:00etatik 23:00etara. Bosgarren aldiz egingo dute ekimen hau, eta aurrekoetan baino denda eta taberna gehiagok hartuko dute parte.

  • Promozioak eta deskontuak eskainiko dituzte Bilboko hainbat dendetan. Artxiboko irudia: EFE

    Promozioak eta deskontuak eskainiko dituzte Bilboko hainbat dendetan. Artxiboko irudia: EFE

120 dendak, tabernak eta jatetxek hartuko dute parte Bilbon, urriaren 6an, ostiralarekin, Shopping Night ekimenaren bosgarren edizioan. Parte-hartzaileek hainbat jarduera prestatu dituzte, eta promozioak, deskontuak eta nobedadeak eskainiko dituzte. Gainera, The Groovies musika-taldea kalez kale ibiliko da, 1980ko hamarkadako kanta arrakastatsuak jotzen.

Prentsaurrekoan, Jorge Aio BilbaoCentroko gerenteak nabarmendu duenez, "hiri-ekimen handia" da Shopping Night; izan ere, "merkataritzarekin lotuta dago", eta helburu argiak ditu: "salmentari laguntza ematea, eta hiria denon artean hobetzea, zenbait jarduera eta promoziorekin".

"Enpresa handietako monopolioa apurtzen du, agian, eta ekimen bat bateratzen du; 120 saltokik baino gehiagok egin dute bat horrekin, eta hori marka da", gaineratu du.

Bilbotarrek eta egun horretan bertan dauden bisitari guztiek Shopping Night festaz gozatzea espero duela adierazi du Aiok.

19:00etatik 23:00etara

Inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango ditu ekimenak, arestian esan bezala, eta 19:00etatik 23:00etara egingo dute. Deskontuak, promozioak, "sorpresa batzuk" eta saltokiek, dendek eta jatetxeek eskainitakoa izango dute eskuragarri kontsumitzaileek.

The Groovies taldeak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu, kamioi batean, eta, halaber, Maren "La Voz Kids" saioko parte-hartzaile bizkaitarra ere ibiliko da. Honakoa ere izango da: motor desfile bat, hainbat blogari, kale-antzerkia, arte-tailerrak, ballet klasikoa eta erakusketak. Arrikibarko merkatuak eta Munichekoaren itxurako bi Oktoberfestek bat egingo dute elur-jaurtiketa batekin; Gabonak heldu izan balira bezala izango da.

"Arlo publiko eta pribatuaren eta tokiko merkataritzaren arteko elkarlana, ezinbestekoa"

Xabier Otxandiano Bilboko Udalaren Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziaren esanetan, oso garrantzitsua da "arlo publiko eta pribatuaren eta tokiko merkataritzaren arteko elkarlana": "Badakit ohikoa izaten dela, eta nolabait erredundantea agian, baina ostiralean ikusiko dugu nolako gaitasuna duten Bilboko merkataritzak eta ostalaritzak euren onena erakusteko. Benetako jaia izango da sektorean".

"Ekimen oso garrantzitsua da, oso sendoa; gozatzeko eta erosketak egiteko eguna da, tokiko merkataritzari babesa emateko modukoa", azaldu du.