Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Navalek 2017ko urriaren 6an aurkeztu du hartzekodunen konkurtsoa

Herriak eta Hiriak

Sestao

Navalek hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/06

Navaleko langileek hiru hilabeterako lan-erregulazioko espedientea onartu dute; astelehenean, hilaren 9an, sartuko da indarrean, eta abenduaren 31n amaituko da.

1:17
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Sestaoko Navaleko zuzendaritzak gaur aurkeztu du hartzekodunen konkurtsoa, kable-ontziko armadoreak (DEME-Tideway) eta Naval ontziolako langileen batzordeak akordioa adostu ostean, eta, halaber, ontziolako langileek hiru hilabeterako lan-erregulazioko espedientea onartu eta gero. Living Stone ontzia Navaleko instalazioetatik kanpo amaituko dute, gainera.

Gaurtik aurrera epaile bat arduratuko da ontziolaren jarduera gainbegiratzeaz eta berak administratzaile bat izendatuko du. La Naval Van Oord enpresarekin hizketan ari da enkargatutako bi dragen eraikuntzari berriro heltzeko.

Van Oord enpresarekin akordioa gauzatuko balitz, jarduera ekonomikoa itzuliko litzateke ontziolara. Aurrez, epaileak ontziolaren egoera ekonomikoari buruzko txostena egin beharko du eta zorrak kitatu beharko dira—zorra 150 milioi euro ingurukoa da 2015 eta 2016 urteetan 80 milioi euroko galerak pilatu ostean—, La Naval ontziolan interesa dutenen inbertsoreen eskaintzak jaso zain.

Hartzekodunen konkurtsoa aurkezteko ezarritako epemuga amaitu baino egun bat lehenago eta DEME-Tideway kable-ontziko armadorearekin akordioa lortu ostean egin du eskaera zuzendaritzak.

Zuzendaritzaren proposamena eztabaidatu ostean, azkenean, enpresa batzordeak lan-erregulazioko espedientea onartu du. Urriaren 9an, astelehenarekin, hasiko da, eta abenduaren 31n bukatuko da, eta Sestaoko ontziolaren 181 langileri eragingo dio, aste honetan enpresa batzordeak agiri batean jakinarazi duenez. Epe hori amaitutakoan bi draga horien eraikuntzari berriro heltzeko itxaropena dute langileek.

Negoziazioak, 2018a lan-erregulazioko espedienterik gabe hastea xede

Bestalde, lan-erregulazioko espedientea indarrean dagoen bitartean, batetik, Van Oordekin negoziatzen jarraitzea eta, bestetik, eraikitzeko dauden dragei jarraipena ematea izango da enpresaren eta batzordearen helburua; izan ere, 2018a inolako lan-erregulazioko espedienterik gabe lanean hastea espero dute langileek.

Hartzekodunen espedientea eta lan-erregulazioko espedientea aurkezteko datak zehaztu ondoren, Navaleko zuzendaritzaren eta kable-ontziko armadorearen arteko akordio ekonomikoaren nondik norakoak ezagutzea falta da, orain dela gutxi armadorea ontzia eramaten saiatu baitzen. Living Stone ontziaren "gaur egungo balioa" zehaztea falta da, sindikatuen arabera. Antza, Navaleko zuzendaritzak 9,5 milioi euro eskatu dizkio ontziaren jabeari.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena