Itxi

Herriak eta Hiriak

Futbola eta kultura, eskutik

'Ball around the Globe' ekimenak futbola eta kultura uztartu ditu gurean

eitb.eus

Proiektuak hainbat hiriren sekretuak eman nahi ditu ezagutzera, bertako futbol-taldeak aitzakiatzat hartuta. Bilbo, Iruñea eta Donostia izan dira uda honetan.

  • Ball Around The Globe, Euskal Herrian. EITB

    Ball Around The Globe, Euskal Herrian. EITB

Futbolzale amorratuak diren hiru gazte hungariar munduan zehar ari dira bidaiatzen 'Ball around the Globe' ekimenaren barruan. Aipatu ekimenak futbola grina handiz bizi duten hiriak bisitatzen ditu bi xede nagusirekin: batetik, toki bakoitzeko futbol-taldeak hiri jakin horrentzat zer-nolako garrantzia eta esanahia duen; bestetik, tokiko ohitura, gastronomia eta abarrak jakitera ematea. Biak uztartzea da ekimenaren helburu behinena, beraz.

Abentura horren barruan, hiru bidaiariak, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Iruñean izan dira udan, eta, horren emaitzaren isla, hiru bideo oso interesgarri ekoitzi dituzte hiri bakoitzean izandako bizipenekin (gehienak gozoak, garratzen bat ere tartean izan arren). Iruñekoan, futbol kontuak alde batera utzi, eta sanferminak hartu dituzte hizpide nagusi. Laugarren bideo batean beren iritzi pertsonalak bildu dituzte, eta argi eta garbi utzi dute gurean emandako egunetan zein pozik izan diren.

Ez dira falta pintxoei buruzko aipamen eta dastatzeak, kalean jokatutako futbol-partidak eta futbol-zelai inguruetara egindako bisitak. Anoetan, San Mamesen, Ipuruan eta Mendizorrotzan ere egon dira.