Itxi

Herriak eta Hiriak

Sexu-erasoa

Emakume batek Halloween gauean izandako sexu-erasoa salatu du Bilbon

Euskadi Irratia | eitb.eus

Salaketaren arabera, erasoa Abando auzoan gertatu zen.

Emakume gazte batek Halloween gauean Bilbon sexu-erasoa jaso zuela salatu du, ostiral honetan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu ondoren Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Salaketaren arabera, erasoa Abando auzoan gertatu zen, urriaren 31 eta azaroaren 1era bitarteko gauean.

Ertzaintza salaketa ikertzen ari dela esan du Segurtasun Sailak, beste xehetasunik eman gabe.