Itxi

Herriak eta Hiriak

BILBO

Bilbo izendatu dute Europako 2018ko hiririk onena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

'The urbanism Awards 2018' saria irabazi du Bizkaiko hiriburuak, finalean Ljubljana (Eslovenia) eta Viena (Austria) menperatu ostean.

  • Guggenheim museoa. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes

    Guggenheim museoa. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes

Academy of Urbanism (Hirigintza Akademia) erakundearen epaimahaiak Bilbo izendatu du Europako 2018ko hiririk onena, finalean Ljubljana (Eslovenia) eta Viena (Austria) menperatuta.

Sariak eredugarritzat bereizitako hiri-espazioak nabarmentzea du helburu. Hirigintza alorreko gaiez gain, beste hainbat arlo aztertzen ditu epaimahaiak: azpiegiturak, berrikuntza, gobernantza, identitatea, osasuna eta ongizatea, eta ingurumen iraunkortasuna.

?Zorionekoak gara. Bilbo eraldatu egin da guztiz, baina saria oraindik ere garatzen ari delako etorri da. Bilbo etorkizunerako prestatzen ari da, gazteentzat prestatzen: AHT, Zorrotzaurre? Itsasadarra ardatza izanda, eta hainbat balio oinarri hartuta?, adierazi du Aburtok, saria jaso eta gero.

The Academy of Urbanismeko ordezkariak Bilbon izan ziren irailean, azpiegiturak, zerbitzuak, bizi-kalitatea, ongizatea eta beste hainbat kontu ikuskatzen.

Ljubljanan eta Vienan ere antzeko bisitak egin zituzten.

Bideoa: Aburto alkatea, saria jasotzen

 

 

Bideoa: Bidaia Bilboko leku deigarrienetatik

 

 

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Londresera joana da "The urbanism Awards 2018" sarien banaketa ekitaldian parte hartzeko. Irabazlearen izena ezagutu aurretik, ordea, Aburtok Bilboren eraldaketa prozesua eta etorkizuneko proiektuak azaldu ditu Londresko Howick Placen.

Aburtok azpimarratu duenez, "garrantzitsuena hiru hiri aukeratuen artean egotea da", eta "herritarrentzat, turistentzat, ekintzaileentzat eta enpresentzat modernoa, prestatua, garatua, irekia eta erakargarria den hiria esportatzen jarraitu behar dugu". Bestalde, urbanismoa zaindu beharra azpimarratu du Bilboko alkateak, "Europa mailan ongi garatutako hiri bat izateko".

Bilboko alkatearekin batera, Asier Abaunza Hiri Plangintzarako Saileko zinegotzia joan da Londresera, eta Bilboko Udalaren bi ordezkariek bidaia baliatuko dute hainbat bilera egiteko eta Bilbo hiria Erresuma Batuko hiriburuan promozionatzeko.