Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostia

Hauek dira Urrezko Danborra jasotzeko herritarrek proposatutako 101 hautagaiak

eitb.eus

Besteak beste, Carles Puigdemont, Bruce Springsteen, Dolores Redondo, Richard Oribe, Xabi Alonso, Alberto Iglesias eta Paco Etxeberria proposatu dituzte.

  • Cristina Iglesias izan zen azken Urrezko Danborra, 2016an. Argazkia: EFE

    Cristina Iglesias izan zen azken Urrezko Danborra, 2016an. Argazkia: EFE

Donostiako herritarrek 101 hautagai proposatu dituzte 2018ko Urrezko Danborra jasotzeko. Orotara 396 pertsonak parte hartu dute hautagaiak proposatzeko prozesuan.

Orain, zerrenda horretatik, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 3-5 hautatuko ditu, eta izen horien artean irabazlea hautatu ahalko dute herritarrek, bozketa publiko batean.

Iaz, Angels Barcelo hautatu zuten Urrezko Danbor, baina izendapenak polemika handia piztu zuen, eta azkenean saria hutsik geratu zen.

Eta nortzuk proposatu dituzte donistiarrek? Besteak beste, Carles Puigdemont kataluniar presidentea, Bruce Springsteen estatubatuar abeslaria, Dolores Redondo idazlea, Richard Oribe igerilaria, Esther Ferrer rtista, Xabi Alonso futbolari ohia, Alberto Iglesias konpositoria, Paco Etxeberria antropologoa... eta Angels Barcelo bera!

Urrezko Danborra hautatzeko bozketa abenduaren 18tik 24ra egingo dute.

Hauek dira donostiarrek proposatutako hautagai guztiak:

- Abel Barriola

- Acabe elkartea

- Ainhoa Tolosa Inda

- Alberto Iglesias

- Alicia Amatriain

- Angel Lerma Herrero

- Angels Barcelò

- Aspanogi

- Auzmendi El Sastre

- BCBL

- Bera Bera

- Beñat Gaztelumendi

- Biarritz Olympique Pays Basque

- Borja Cobeaga

- Bruce Springsteen

- Carles Puigdemont

- Club Deportivo Donostiarrak Kirol-Kluba

- Geriatria Laguntzaileak

- David Bisbal

- Dbus

- DIPC (Donostia International Physics Center)

- Dolores Redondo

- Donostiako Piratak

- Donostiar Orori. Donostiarrei

- Elvira Zipitria

- Eneko Picabea

- Esther Ferrer

- Fernando Aramburu

- Fernando Savater

- Francisco Etxeberria

- Gaztelubide

- Gene

- GuraSOS

- Iñurrategi anaiak

- Ignasi Vila Mendiburu

- Iker Martinez (Mt)

- Inaxio Kortabarria Abarrategi

- Iraia Oiartzabal

- Itziar Alduntzin

- Iñigo Gutierrez Garbayo

- Jacob Petrus

- Javier Bacaicoa Andion

- Javier Colomo

- Javier Sada

- Jesus Maria Alquezar

- Jesús María Eguiguren Imaz

- John Benjamin Toshack

- John Malkovich

- Jokin Aperribay Bedialauneta

- Jon Plazaola Gozategui

- Jose Antonio Arruti

- Jose Ignacio Ansorena

- José Luis Rebordinos

- José María Setién Iparraguirre

- Juan Karlos Izagirre

- Juan Mª Arzak

- Juan Rafael Alday Lasarte

- Juanjo Mena

- Realeko 80ko jokalariak

- Julian Schnabel

- Julio Medem

- Julio Villar

- Karlos Argiñano

- Kresala Elkartea

- Lagun liburudenda

- Lolo Rico

- Loquillo

- Los Vagabrothers

- Lucas Eguibar

- Luis Liz Marzan

- Luis Maria Fernandez Martín

- Luis Miguel Arconada

- Maialen Chorraut

- Marilen Escribano

- Martin Llade

- Mikel Ayestaran

- Mikel Bikondoa

- Mikel Laboa

- New York Times

- Odón Elorza

- Olaia Urtiaga Etxeberria

- Orfeoi Donostiarra

- Pedro M. Echenique

- Peio Garcia Amiano

- Musika Parkean

- Rafael Moneo

- Ramón Cid Pardo

- Xavi eta Iker estropalariak

- Ricardo Sabadie Jimenez

- Richard Oribe

- Aranzazu erresidentziako artatze aringarriak

- Hipodromoa

- Sonata Arctica

- Walter Howard

- Xabi Alonso

- Zaporeak

- Zinemaldia

- Zurriola Ikastola

- Álex Ubago

- Óscar Terol