Itxi

osoa

Gastronomia

Bilboko arroz pastela, arrozez egina lehen aldiz

eitb.eus

Bizkarra gozotegiak arrozez egina dagoen lehen arroz pastela egin du, bhere 60. urteurrena ospatzeko.

  • Argazkia: Bizkarra

    Argazkia: Bizkarra

Bizkarra okindegi eta gozotegi bizkaitarrak 60 urte bete ditu, eta hori ospatzeko arrozez eginda dagoen lehen arroz pastela aurkeztu du.

"Hemendik aurrera, ez dugu azaldu beharko zergatik arroz pastelak ez duen arrozik", azaldu du Eduardo Bizkarra gerenteak.

Lehen pastelak Juan Maria Aburto Bilboko alkateari eman dizkiote, "hiriari eta bilbotar guztiei egindako opari gisa".

Eduardo Bizkarraren esanetan, arroz pastela Filipinetatik etorri zen Bilbora, baina herrialde hartan arroz irinarekin egiten zen, "eta hemen ez zegoen halakorik". Orain, baina, osagaia badute, eta errezeta jatorrizkoa bezala egitea lortu dute.

Pastelaren aurkezpena Bizkarrak Zazpikaleetan duen dendan egin du, eta hainbat gonbidatu izan dira bertan.