Itxi

Herriak eta Hiriak

Sexu-erasoa

Kartzelan sartu dute igandean Gasteizen sexu-erasoa egotzita atxilotutako gizona

Agencias | Redacción

Erasoa Santa Barbara plazan gertatu zen. Bertan emakume batek sexu-erasoa pairatu izana salatu zuen.

  • Lugar donde se produjeron los hechos.

Astelehen honetan epailearen aurrean deklaratu ostean, kartzelan sartu dute Gasteizen sexu-erasoa egotzita igandean atxilotutako gizona.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa 07:10ak aldera gertatu zen Santa Barbara plazan. Bertan emakume batek sexu-erasoa pairatu izana salatu zuen.

Orduan ustezko erasotzailea aurkitzeko bilaketa-operatiboa martxan jarri zuten, eta bi herritarrek eskainitako informazioari esker, 08:00ak aldera aurkitu zuten, Jose Mardones kalean.

Epailearen aurrean deklaratu ostean, espetxera bidali du 34 urteko gizona.