Itxi

Herriak eta Hiriak

San Tomas eguna Donostian

Hamabi pertsona identifikatu dituzte Ursula txerria erakustea eragozteagatik

Agentziak | Erredakzioa

Askekintza animalien askapena helburu duen Donostiako taldeko hamabi lagun txerria kamioitik ateratzeko lanak eragozten saiatu dira.

  • Animalisten taldea bilduta donostiako kaleetan. Argazkia: EiTB.

    Animalisten taldea bilduta donostiako kaleetan. Argazkia: EiTB.

Askekintza animalien askapena helburu duen taldeko hamabi kide identifikatu ditu Donostiako Udaltzaingoak, Ursula txerria San Tomas azokan erakustea eragozten saiatzea egotzita.

Identifikatutako pertsonak kide diren Askekintza mugimenduak jakitera eman duenez, gertaerak goizeko lehen orduetan izan dira, animalia erakutsi behar zuten esparruan sartu dira, Alde Zaharreko Konstituzio Plazan.

“Animalia bat plaza batean bere nahiaren kontra erakustearen aurka” daudela erakutsi nahi izan dute taldekoek, baita “animalien esplotazioa” salatu ere.

Pertsonak hogeita hamar minutuz egon dira bertan, udaltzaingoek bertatik irtenarazi dituzten arte. Azoka normaltasun osoz egin ahal izan dute.