Itxi

Herriak eta Hiriak

Bizkaia

Emakume bat larri zauritu da Leioan, auto batek harrapatuta

Agentziak | Erredakzioa

Ertzaintzak gidaria atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta. Harrapaketa 05:45ak aldera jazo da, BI-711 errepidean.

Emakume bat larri zauritu da Leioan (Bizkaia), ibilgailu batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua larunbat goizalde honetan izan da, BI-711 errepidean, Leioa parean.

Harrapaketa 05:45ak aldera jazo da, Audi A4 markako auto batek emakumea aurretik eraman duenean. Lekura ertzainak eta medikuak joan dira, eta biktima Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo) eraman dute, baina bere bizia ez dago arriskuan.

Ertzaintzak gidaria atxilotu du, bide-segurtasunaren aurkako delitua leporatuta. Gidariak edari alkoholikoak edan izanaren zantzu nabarmenak omen zituen.