Itxi

Herriak eta Hiriak

Obrak Getxon

Algortako Portu Zaharrean igogailu bat jartzeko lanak hasiko dira

Agentziak | Erredakzioa

Lanak amaitzeko bost hilabete beharko dituzte. Horregatik, uda hasieran bukatzea espero da. Obrak 514.504 euroko aurrekontua du.

  • Algortako (Getxo) Portu Zaharreko igogailu panoramikoaren proiektua. Irudia: Getxoko Udala

    Algortako (Getxo) Portu Zaharreko igogailu panoramikoaren proiektua. Irudia: Getxoko Udala

Algortako Portu Zaharreko (Getxo, Bizkaia) irisgarritasuna hobetzeko lanak asteazken honetan hasiko dira. Igogailu panoramiko bat jarri eta Genaratxu eta Usategi parkearen arteko lotura hobetuko dute.

Getxoko Udalak agiri batean azaldu duenez, ezpondaren alboan dauden aparkalekuak kenduko dituzte lanak bukatu bitartean.

Lanak amaitzeko bost hilabete beharko dituzte. Horregatik, uda hasieran bukatzea espero da. Obrak 514.504 euroko aurrekontua du.

Igogailu panoramikoak 15 metroko desnibela gaindituko du, Ribera kaleko zaborren isurketarako zonaren eta  Portu Zaharreko aparkalekuaren artean.

16 pertsona eta bi geltoki

Igogailuak bideo-zaintza, teleaginte eta aire girotu sistemak izango ditu. Bestalde, 75 graduko makurdura izango du. 16 pertsona eramateko gaitasuna eta bi geltoki izango ditu.

Goialdeko geltokiak 8 metro luzerako eta 2,5 metro zabalerako pasabide bat izango du igogailura iristeko.

Azkenik, Genaratxu Usategi parkearekin lotzen duen bidea konponduko dute. 210 metroko bidea egingo dute, 20 balizekin eta argiztapen publikoko lau zutabe berrirekin.