Itxi

Herriak eta Hiriak

Gipuzkoa

Sute batek kalte handiak egin ditu Donostiako gozotegi batean

Agentziak | Erredakzioa

Garrak 03:30 aldera piztu dira Tina gozotegian, Intxaurrondoko auzoan. Ez da inor zauritu.

Sutea piztu da bart Donostiako gozotegi batean eta kalte handiak egin ditu establezimenduan, Donostiako Suhiltzaileen iturriek jakinarazi dutenez.

Garrak 03:30ean piztu dira Tina izeneko gozotegian, Basotxiki kalean, Intxaurrondo auzoan.

Donostiako suhiltzaileak bertaratu dira eta sua amatatu dute. Kalte handiak ditu. Zorionez, ez da inor zauritu.