Itxi

Herriak eta Hiriak

Nafarroa

Iruñeko bi lokalen arduradunak salatu dituzte, edukiera bikoiztu eta hirukoizteagatik

agentziak | erredakzioa

Alde Zaharrean daude gehienezko pertsona kopurua gainditu dtuten bi lokalak; jende asko joan ohi da gune horretara, gehien bat gazteak.

Iruñeko Udaltzaingoak bi salaketa jarri ditu bart Alde Zaharrean dauden bi lokalen aurka, gehienezko pertsona kopurua bikoiztu eta hirukoizteagatik.

Ostegun eta asteburuko gauetan gertatu ohi denez, Udaltzaingoak operatibo berezia abiatu zuen, hiriko lokal batzuen edukiera kontrolatzeko, gehien bat pertsona kopuru handia biltzen dituztenak.

Hori dela eta, poliziek 196 pertsona zenbatu zituzten lokaletako batean, eta gehienez 86 egon ahal ziren. Bestean, 256 lagun zeuden sartuta, gehienezko kopurua 88koa denean.

Gainera, operatibo berean, lokaletako batetik irtenarazi zuten pertsona bati droga atzeman zioten.