Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

28 urteko gizon bat arin zauritu da Bilbon izandako sute batean

Agentziak | Erredakzioa

Bart jazo da Txotena kaleko etxebizitza batean. Gaztea sukaldean ari zen, sute txiki bat piztu denean. Aurpegian erredurak izan ditu.

28 urteko gizon bat arin zauritu da bart Bilboko bere etxebizitzan piztutako sute batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 01:55ean jazo da Txotena kaleko etxebizitza batean, Otxarkoaga auzoan.

Iturriaren arabera, gaztea sukaldean ari zen, argitu gabeko arrazoiak tarteko, sute txiki bat piztu denean. Garrek erredura txikiak egin dizkiote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute. Ke-kanpaian kalteak egin ditu suteak.

Larrialdietako kideak bertaratu direnerako garrak itzalita zeuden.