Itxi

Herriak eta Hiriak

Festak

Araba San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria ondratzeko prestatzen ari da jadanik

Agentziak | Erredakzioa

Ekitaldiak datorren astelehenean hasiko dira. Maiatzaren 1ean Estibalizko Andre Maria ondratuko dute erretreta tradizionalarekin.

  • San Prudentzio 2017. Artxiboko irudia: EiTB

    San Prudentzio 2017. Artxiboko irudia: EiTB

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria zaindariak ondratzeko prestatzen hasi da Araba dagoeneko. Ekitaldiak datorren astelehenean hasiko dira. Maiatzaren 1ean Estibalizko Andre Maria ondratuko dute erretreta tradizionalekin.

Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak gaur prentsaurrekoan azaldu duenez, kultura, gastronomia eta kirola protagonistak izango dira egitarauan. Bestalde, azken urteetako berritasunak egitarauan finkatu direla nabarmendu du buruzagiak.

Festak apirilaren 16an hasiko dira pregoiaren irakurketarekin. Joselu Anaiak musika taldeak pregoia irakurtzeko ardura izango du Antzoki Zaharrean. Larunbatean, apirilak 21, Probintzia plazak Arabako fanfarreen eguna hartuko du. Gastronomia lehiaketak eta ardo-dastatzeak izango dira bertan.

Arabako Taldeekin azoka egingo dute egun horretan. Hiriburura euren produktu esanguratsuenak eraman eta turismo eskaintza, ibilbideak eta bide berdeak azalduko dituzte, baita kultura ondarea ere.

Apirilaren 27an, ostirala, erretreta tradizionalak egingo dituzte, aurrenekoa Espainia Plazan, eta bigarrena Probintzia plazan. Ondoren San Prudentzioko Danborrada hartuko du azkenak, goizaldean.

Apirilaren 28ari, larunbatari, 'Araba' zortzikoarekin hasiera emango diote Aldundiko txistulari eta tronpeta-jotzaileek Probintzia plazan. Bitartean, zaindaria ondratzeko meza, dantzak, herri kirolak eta kontzertuak hartuko dituzte Armentiako zelaiek.

Festaren amaiera Estibalizko santutegian izango da. Ohiko mezaz gain, herri kirolak, Arabako patata ardatz izango duen gastronomia txapelketa, eta dantza eta pintura lehiaketak egingo dituzte. Margolan txapelketak 25 urte beteko ditu aurten.