Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Starlight gaua 2018 Donostian apirilaren 20an

Herriak eta Hiriak

Astronomia

Starlight gau astronomikoa, Donostian

agentziak | erredakzioa

2018/04/16

Udaletxean teleskopioak jarriko dituzte datorren apirilaren 20an, gauean izarrez betetako zerua ikusi ahal izateko.

  • Izarrez betetako zeru baten argazkia. Egilea: Iñaki Gomez de Segura.

    Izarrez betetako zeru baten argazkia. Egilea: Iñaki Gomez de Segura.

    Izarrez betetako zeru baten argazkia. Egilea: Iñaki Gomez de Segura.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gau astronomikoa egingo du Donostiako Udalak datorren ostiralean, apirilaren 20an, zeruko izarrez gozatzeko, eta, horretarako, teleskopioak jarriko ditu udaletxeko terrazan. “Starlight gaua: Izarrak piztu!” lelopean, Udalak itzalaldia egingo du eraikinean 21:00ak eta 23:00ak bitartean.

Horrenbestez, Donostiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bat egin dute berriz ere “Starlight” ekimenarekin, gaueko zeruko elementuak babestearen alde daudela adierazteko.

Udalaren arabera, ekitaldiaren helburuak dira argi-kutsadura saihesteko neurriak hartu behar direla erakustea eta izarrak ikusteko “eskubidea” aldarrikatzea.

Izarrez gozatzeaz gain, eta zeruko elementuak hobeto ezagutzeko helburuz, antolatzaileek azalpenak emango dituzte Stellarium programaren bidez. Gainera, bertaratutakoen artean mural bat eratuko dute.

Aranzadiko Astronomia departamentua eta Bergarako Ilartargi Astronomia Talde arduratuko dira terrazan teleskopioak jartzeaz. Era berean, teleskopioak eta prismatikoak eramateko eskatu diete bertara joateko asmoa duten herritarrei, gauaz gozatzeko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena