Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

Sute batek kalte materialak eragin ditu Arrasateko musika estudio batean

eitb.eus

Sutea Araba etorbideko estudioan piztu da, 10:50ean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.

 

Sute batek kalte materialak eragin ditu gaur (ostirala) goizean Arrasteko musika estudio batean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sutea 10:50ean piztu da Arrasateko Araba etorbidean dagoen musika estudio batean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko.

Halaber, estudioaren goiko eraikina hustu behar izan dute, baita alboko saltokiak; horien artean supermerkatu bat, esaterako.

Ez da inor zauritu eta kalteak materialak izan dira soilik sutea piztu den estudioan.