cerrar buscador

08:38

entzierroak

Azken-aurrekoa

Entzierro bizi eta arriskurik gabekoa Adolfo Martindarrek eskainia

Erredakzioa

Ez da adarkarik izan; halere, osasun zerbitzuek lau pertsona artatu behar izan dituzte, aste osoko entzierrorik jendetsuenean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2014 sanferminetako azken-aurreko entzierroa, aurtengo jendetsuena, bizi-bizia izan da eta zezenen ez dute inor adarkadez zauritu, larrialdi zerbitzuek zabaldu dutenez.

Halere, lau korrikalari artatu behar izan dituzte, lautik hiruk kolpea hartuta zauritu ondoren. Mercaderes, Telefonica, Santo Domingo eta Kalezulo guneetan zauritu dira.

Entzierroak bi minutu eta berrogeita hamabi segundo iraun du, azken zezena plazan sartu den arte, eta Adolfo Martinen zezen ikusgarriak izan dira gaurko protagonistak.

Animaliek bat eginda egin dituzte lehenengo metroak, Santo Domingo aldapan, baina, aurrera egin ahala, sakabanatzen hasi dira, eta elkarrengandik bananduta heldu dira plazara. Azkena atzean geratu da, eta arrisku uneak eragin ditu Telefonica tartean eta plazara sartzeko kalezuloan.

Iruzkinak