Itxi

Sanferminak

Gaur, 23:30ean

'Gaixoa ni' ekitaldia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.

EiTB

Ilaski Serranoren eta Aitor Perezen eskutik, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute ekitaldia, 23:30etik aurrera.

0:09

Gaur gauean, Euskal Telebistaren lehenengo kateak eta eitb.eus-ek 'Gaixoa ni' ekitaldia eskainiz agurtuko dituzte aurtengo sanferminak, zuzenean. Ilaski Serranok eta Aitor Perezek egingo dute ekitaldi hunkigarriaren kontakizuna, 23:30ean hasita.

'Pobre de mi' kantarekin (Gaixoa ni) bukatzen dira ofizialki sanferminak, uztailaren 14an, gauerdian. Jendea, oraindik zuriz jantzita eta kandela eskutan, udal plazan biltzen da eta agurreko kanta famatua abesten du: "Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín", eta jarraian "Ya falta menos" batera kantatzen du (Gutxiago falta da berriz sanferminak izateko). ETBko kamerek une hunkigarri hau jasoko dute.