cerrar buscador

11:44

Sanferminak

Emakumeen kontrako indarkeria

Beste sexu-eraso baten salaketa ikertzen ari dira Iruñean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sarasate pasealekuaren eta Gaztelu plazaren artean sexu-erasoa jasan zuela salatu du 22 urteko emakume frantziar batek. Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.

  • Bilkura jendetsua egin zuten uztailaren 7an Iruñeko udaletxe aurrean eraso matxistak salatzeko.

    Bilkura jendetsua egin zuten uztailaren 7an Iruñeko udaletxe aurrean eraso matxistak salatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ustez, larunbat gauean Iruñeko sanferminetan izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Espainiako Polizia.

Espainiako Poliziak berri eman duenez, Sarasate pasealekuaren eta Gaztelu plazaren artean sexu erasoa jasan zuela salatu du 22 urteko emakume frantziar batek.

Salaketa jaso orduko sexu erasoaren kontrako protokoloa aktibatu du Espainiako Poliziak.

Ikerketa abiatu du Poliziak, baina oraingoz ez dute inor atxilotu. Poliziaren esanetan, ustezko erasotzailea topatzea da lehentasuna. Salaketaren arabera, pertsona bakar batek parte hartu du erasoan.

Bestalde, Iruñeko guardiako epaileak atzo espetxera bidali zituen uztailaren 7ko goizaldean Iruñean izandako beste sexu erasoan parte hartu zuten bost gizonak.

Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean, sexu-abusuak egitea egotzita

Hiru pertsona atxilotu dituzte azken orduotan Iruñean, sexu abusuak egitea egotzita. Halaber, laugarren pertsona bat atxilotu dute erasoa jasan duen emakumeetako bat defendatzen saiatu den lagun bati lesioak eragiteagatik.

Iruñeko Udaltzaingoak zehaztu duenez Gaztelu plazan atxilotu dituzte lagunetako bi: bata emakumei bati ukituak egiteagatik eta bigarrena, ostera, erasoa jasan duen emakumearen lagunari lesioak eragiteagatik.

Halaber, Alde Zaharreko San Nikolas kalean beste gizonezko bat atxilotu dute lanean ari zen emakumezko udaltzaingo bati ukituak egiteagatik.

Bestalde, Antoniutti parkean atzeman dute laugarren atxilotua. Antza denez, gizon batek ukituak egin dizkio emakumezko bati, haren baimenik gabe eta lekukoek Udaltzaingoa ohartarazi dute.

Nafarroako Gobernuaren gaitzespena

Sanferminetan sexu-indarkeriarekin lotutako jazoerak gogor gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak. Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bitartez zabaldu du oharra Nafarroako Gobernuak. Gainera, biktimei, familiei eta lagunei elkartasuna adierazi die.

Nafarroako Gobernuaren arabera, "ez dira aparteko jazoerarik, emakumezkoen aurkako indarkeriarekin lotutakoak baizik; emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ezaren sinbolorik ankerrena dira".

Iruzkinak