Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Urrezko Danborra 2017 ez du emango aurten Donostiako Udalak

Danborrada 2017

Polemika

Donostiak ez du Urrezko Danborra emango aurten

EITB.EUS

2017/01/11

Angels Barceloren hautagaitza bozkatu da Donostiako Udalean; PSE-EEk ez du parte hartu, eta gainerako taldeak abstenitu egin dira.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Urrezko Danborra ez du emango aurten Donostiak. Angels Barcelo kazetari kataluniarraren hautagaitzak ez du babesik lortu gaur Donostiako Udalean egin den bozketan, eta,  ondorioz, ez da saria emango.

Donostia Turismo erakundearen Administrazio Kontseiluak proposatu zuen Barcelo, saria jasotzeko, eta gaur bozkatu dute erabaki hori Udalbatzan; PSE-EEk ez du parte hartu, eta gainerako taldeak abstenitu egin dira. Babes faltan, saria bertan behera geratu da.

Ernesto Gasco Donostiako alkateordeak Udalbatza hastear zela iragarri du, atzo Barcelok deitu zuela Donostia Turismora, bere hautagaitzak "babes nahikoa" ez bazuen, nahiago zuela izendapena bertan behera uztea eskatuz.

Izendapenak aurrera egiteko, gehiengo osoaren babesa behar zuen Udalbatzan. Sozialistek bakarrik iragarri zuten aldeko botoa emango zutela, eta, beraz, jakinekoa zen gehiengo hori ez zuela izango proposamenak.  Hala, Gascok bozketa bertan behera uzteko eskatu du goizean, baina Eneko Goia alkateak bozketari eustea erabaki du. Alkateak esan duenez, ez zuen Barceloren atzoko deiaren berri.

Urrezko Danborra sarirako Angels Barceloren izena proposatu zela jakin orduko, eztabaida bizia piztu zen sare-sozialetan eta kalean. Errekonozimendua Donostia izena eta marka munduan zehar hedatzen laguntzen dutenei eman ohi zaie.

Taldeen adierazpenak

Gascok "barkamena" eskatu du gaiak eragin duen nahasmenagatik. Bere hitzetan, prozedura "zuzena" izan da eta ez da "asmo txarrik" egon. "Beharrezkoak ez diren polemikak sahiestea da onena", esan du.

Miren Azkarate Donostiako Udaleko jeltzaleen eledunak "pena" adierazi du, sortutako egoeragatik. Horren arabera, halakorik berriro gerta ez dadin Udaletik "lan egin beharko da". Barceloren "profesionaltasuna" eta "lan bikaina" nabarmendu ditu, baina onartu du herriak ez duela izendapena bere egin; hori dela eta, EAJk abstenitzea erabaki duela gaineratu du.

Amaia Almirall EH Bilduren bozeramailearen esanetan, berriz, herriak zalantzan jarri duena Barcelo izendantzeko "arrazoiak"  eta kazetariak Donostiarekin duen "lotura" izan dira.  "Zuhurtzia eta ardura eza" salatu ditu. Almirallen aburuz, herritarrek Urrezko Danborraren esanahia "ondo" ezagutzen dute eta "ez dute ulertu" proposamena.


Miren Albistur zinegotzi popularrak ere bere taldearen atsekabea adierazi du, sariaren inguruan sortu den polemika dela eta.

Amaia Martin Irabazi taldeko eleduna, bere aldetik, oposizioko gainerako taldeen ildo beretik mintzatu da. Sariduna aukeratzeko prozesuan "elkarrizketarik ez" dela egon nabarmendu du, eta herritarrei horren inguruko azalpen guztiak emateko eskatu du.

'Konpromisoa, babesa eta maitasuna'

Donostia Turismoko administrazio kontseilua astelehenean batzartu zen, eta Urrezko Danborra Barcelori ematea proposatu zuen. Besteak beste, Richard Oribe kirolari paralinpiarra, Maialen Chorraut piraguista eta Amaia Montero abeslaria zeuden hautagaien artean.

San Sebastian Egunean, hilaren 20an, eman ohi da golardoa, Gipuzkoako hiriburuak ematen duen garrantzitsuena.

Eneko Goiak berak jakinarazi zion erabakia Barcelori. Alkatearen esanetan, Barcelo saritzea organismo "pribatuek" proposatu zuten, bi  "arrazoi" kontuan izanda: lehenengoa, 2011n ETAk indarkeriaren amaieraren berri eman zuenean kazetariak egindako lana, eta, bigarrena, bost urteren ostean, Donostian urteurrenari buruz eskaini zuen saio berezia.

Goiak azaldu zuenez, Barcelok "konpromisoa, babesa eta maitasuna" agertu izan du "beti" Donostiarekin.

Hiritar Merezimenduaren dominak

Urrezko Danborrik ez, baina Hiritar Merezimenduaren dominak inolako polemikarik eragin gabe emango dira.  Kemen Pertsona Ezinduen Kirol Elkartea, Minbizia duten haurren familien Gipuzkoako Aspanogi elkartea, Uliako Gimnastika Kirol Elkartea, 1982. urteko Jakintza Ikastolako 5. B mailako bederatzi neska eta Javier Hernaez Uranga Altzako parrokoa ziren Hiritar Merezimenduaren Dominarako Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak proposatutako hautagaiak, eta gaurko Udalbatzan aho batez onartu dituzte izendapenok.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

  • EAEko hauteskundeak

    EAEko hauteskundeak

    Kontsulta itzazu 2016. urteko EAEko hauteskundeetako albisteak eta emaitzak eitb.eus-en.

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena