Itxi

Danborrada 2017

Urtarrilak 20

4.977 umek parte hartuko dute Donostiako haurren danborradan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Guztira, 49 konpainia aterako dira kalera eta parte hartzaileen % 55 neskak izango dira. Lehen aldiz, neska eta mutilen kopurua berdina izango da karrozan.

1:15

4.977 neska-mutilek parte hartuko dute San Sebastian eguneko aurtengo Donostiako haurren danborradan. Gainera, lehen aldiz, neska eta mutilen kopurua berdina izango da karrozan.

Aurten beste urtetan adina konpainia ibiliko dira kalez kale, 49. Hala ere, beste zenbait aldaketa izango dira: poniek parte hartuko dute, hiru konpainiak sukaldariak izango dituzte lehen aldiz beren konpainiatan, eta bost pertsonaia berrik parte hartuko dute karrozan.

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Alfonso Gurpegui Festak Jardueretako zinegotzi ordezkariak aurtengo haurren danborradari buruzko xehetasunak eman dituzte kazetarien aurrean.

Udaleko ordezkariekin batera aurkezpenean izan dira Oihane Bruña Chanca Danbor Nagusia, Anunciata Ikastetxekoa; María Soliño Pedrera Easo Ederra, Claret Ikastetxekoa, eta Unai Sanchez Castelazo Jenerala, Claret Ikastetxekoa.

Bestalde, Hipikako Lantzariek 7 poni, gurditxo bat eta lehen tokian desfilatuko duen neska-mutil talde bat jarriko dituzte.

Hiriko kaleetan urtarrilaren 19an eta 20an entzungo diren Haur Danborradetan parte hartuko duten neska-mutilen kopurua 7.697koa izango da (2016an baino 84 neska-mutil gehiago).

Karroza

Aurten, lehen aldiz, neskak adina mutil izango dira haurren danborradako karrozan, Easo Ederra eta haren damak bertan direla.

Halaber, karroza osatzen duten pertsonaiei hauek gehituko zaizkie: artzaina, mandazaina, dendaria, arrantzalea eta XIX. mendeko emakume donostiarra.