Hiru3%20komunitateko%20kideen%20gunea,%20abantailak,%20sarrerak,%20sariak,%20kide%20egiteko%20aukera,%20informazioa%20eta%20jaiak%20|EiTB%20Hiru3

#-hiru3/3kide_gunea-#

3kide Gunea

Publizitatea

abantailak

HIRU3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Hemen jasotzen diren gune horietara joateko sarrera bat oparituko dizugu, helduentzako sarrera bat erosita. Badakizu, izan HIRU3!

Eureka zientzia museoa

Museo interaktiboa da EUREKA ZIENTZIA MUSEOA, eta zientziaren zein teknikaren munduarekin loturiko jarduereten parte hartzeko inguru bizia eskaintzen du. Zientziaren hainbat alor aztertzeko erakusketa iraunkorra, astronomia-behatokia, jolas-eremua, lorategi botanikoa eta ikuskizun ugari ere ditu museoak.

hontza museoa

NATUR ZIENTZIEN MUSEOA da HONTZA, natura errespetatuz eta ezagutuz, denbora esperientzia ahaztezin bihurtzen duena. Mundu osoko espezie adierazgarriak daude, lurrean, ur gezan zein itsasoan dagoen aniztasuna erakutsiz.

karpin abentura

KARPIN ABENTURA beraien inguru naturalean bizi ezin diren animalia basatientzako gunea da. Inguru paregabean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Guztira, 55 espezietako 450 animalia baino gehiago bizi dira Karpinen. Gainera, parkeak hainbat eremu ditu: Animalia, Terrasauro, Gastornisland, Chavarri Jauregia, Dinotxiki eta erakusketa-aretoak.

karpin abentura

URDAIBAI BIRD CENTER naturaren museo bizia da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatuta, egaztiez eta horien migrazioez gozatzeko paduraren behatoki aparta da. Gune bizia da, inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute zentroaren norabidea, eta bisitariak horren lekuko pribilegiatuak dira.

karpin abentura

Euskalduna ontziolak zeuden lekuan kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean, Bilboko portuaren eta itsasadarraren bidez itsasoko abentura zoragarrira hurbilduko zaitu BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOAk. Aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan Bilboko itsasadarrak, izan ere, itsasoko tradizioari estu lotuta izan da eta, bizimodu horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna erakutsiko dizkigu museoak.

karpin abentura

POZALAGUAKO KOBA paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz.

0:17

Izan HIRU3!

Izan HIRU3!

HIRU3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, 3TXULOn parte hartzeko aukera ere izango duzu. Badakizu, izan HIRU3!

2017/04/1115:18

hiru3

PortAventurarako sarrera

Hiru3ren eta CaixaBanken eskutik, PortAventura Parkera joateko sarrera doan lortu ahal izango duzue Hiru3ko kideek.

Gurasoak Gurasoentzako informazioa eta laguntza. Gurasoak
Publizitatea