eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

3txulotarrek dantza ekitaldi mundiala egin dute Tolosan!

2ttor, 4ra, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxorekin batera egin dute dantzan Tolosako haurrek Udaletxeko plazan. Laster izango ditugu argazkiak ikusgai!

1:29

ETBko '3txulo' saioko lagunak Tolosan izan dira. 2ttor, 4ra, Xbel, izeba Kattalin eta Gorritxok Tolosako haurrekin abestu eta dantzatu dute Udaletxeko Plazan. Ekitaldi mundial hau grabatu egin dute, telebistan eta interneten ikusgai izango den bideo berezia osatzeko. Hemen ditugu ekitaldiko argazkiak eta bideoak ikusgai!

3txulotarrek indarrez beteta eta gogotsu abiatu dute ikasturte berria eta hori programako jarraitzaileekin batera ospatu nahi izan dute. Tolosako haurrak izango ditu protagonista '3txulo' abestiaren bideoklipak.

ETB3n eta Hiru3ren webgunean jarraitu ditzakegu 3txulotarren abenturak eta gorabeherak egunero.

2ttor (Iker Galartza) iraganetik datorren pertsonaia dugu, inuzente eta trakets samarra, eta txantxazalea ere bai. Etorkizunetik datorren neska alai eta zoriontsua dugu 4ra (Amancay Gaztañaga). Xbel (Zuriñe Hidalgo) gaur egungo neska da; bizitza osasuntsuaren aldekoa, eta kantatzea, margotzea eta artearekin zerikusia duen guztia maite duena.

Hiru pertsonaia hauei Izeba Kattalin (Libe Aranburu), Bittorren izeba maltzurra, batu zaie aurtengo denboraldian. Bere etxea 3txulotarren azpian dago, eta haiek egiten dutena zelatatzen ibiltzen da periskopio baten bidez.

Taldea Gorritxo bihurri, jostalari eta jakintsuak, eta Sasi, Laino eta Harriet galtzerdiek osatzen dute.

Guztien topagune dibertigarria dugu '3txulo' saioa. Haien kezka, ilusio, poztasun, tristura, barre, kantu eta dantzekin gozatzeko aukera dute etxeko txikienek.