eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

ETB3n

Hartu parte ‘3TXULO’ saioan, zuzenean!

3TXULOtarrek zuzeneko telebista saioa abiatuko dute eta zuen berri izateko irrikan daude. Zuzeneko lehiaketan parte hartu, saiora bertara joan edota zuen bideoak bidaltzeko, egin HIRU3 klubeko kide!

2:01

Jada 3TXULOko lagunek abiatu dute zuzeneko telebista saioa eta han, zuzeneko lehiaketan parte hartzeko aukera izango duzu. Nahi izanez gero, saiora ere joan zaitezke, Xbel, 4ra eta gainontzeko lagunekin batera kantatzera, dantzatzera eta egiten dakizuna erakustera.

Bidali zure bideoak

Uneoro kantuan edota dantzan ibiltzen diren horietakoa bazara, aprobetxatu aukera eta bidali zuen bideoak 3txulo@eitb.eus helbidera edo deitu 902 54 0123 telefonora. 3TXULO telebista saioan erakutsiko ditugu, guztiok ikus dezagun zein artista finak zareten!

Baina, zure abileziak ez ezezik, zure maskota ere ezagutu nahi dugu. Berdin da zakurra, katua, untxia edo zein animalia den. Bidali irudiak zein bideoa 3txulo@eitb.eus helbidera eta kontatuiguzu zure maskotak nola duen izena, zer gustatzen zaion, zer egiten duen, etab.

HIRU3ko kide

Gogoratu HIRU3ko kide izan behar duzula 3TXULO zuzeneko saioan parte hartzeko. Oraindik kide ez bazara, lasai, oso erraz egin dezakezu, doan. Orri hau bete, eta bertan zehaztutako urratsak jarraitu baino ez duzu egin behar.

?3TXULO zuzenean? ikusiko dugu elkar, ETB3n!