eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Goizez

Eskulanak eta sukaldaritza tarte bereziak, asteburuetan, ETB3n

3TXULOn gure pertsonaia maitatuek sukaldaritza eta eskulanen tarteak eskaintzen dizkigute astero. Orain, asteburuetan ere tarte berezi horiek izango ditugu ikusgai ETB3n, larunbat zein igande goizez.

Eskulanak egiten trebatu nahi duzula? Edo, sukalde kontuetan duzun abilezia findu nahi duzula? Bada, ez galdu sukaldaritza eta eskulanen tarte bereziak, larunbat eta igandeetan, ETB3n!

Ondo dakizuenez, 3TXULO saioan gure pertsonaia maitatuek sukaldaritza eta eskulanen tarteak eskaintzen dizkigute astero. Batetik, ‘Kozinaketan’ atalaren barruan, plater erraz eta goxoak egiten erakusten digu Saioak, eta bestetik, Xbel eta 4ren eskutik, eskulan dotore eta dibertigarriak egiten ikasten dugu.

Orain, asteburuetan ere tarte berezi horiek izango ditugu ikusgai ETB3n, larunbat zein igande goizez. 09:30ean, zorionak emateko tartean, aste horretan urteak bete dituzten 3TXULOtar lagunak zorionduko ditugu; ondoren, 3TXULOtar pertsonaien fikzioak ikusiko ditugu, eta, jarraian, sukaldaritza eta eskulanen tarteak izango ditugu ikusgai.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista