Haur%20eta%20gazteentzat%20saioa%20ETB3n%20|%20EiTB%203txulo

3txulo

Ikastetxeetan grabatutako 3TXULOko bideoak, asteburuetan, ETB3n

3txulo

14:00etan

Ikastetxeetan grabatutako 3TXULOko bideoak, asteburuetan, ETB3n

2017/02/13

Astean zehar 3TXULOn zuzeneko saioan eskainiko diren ‘Ikastetxeak’ eta ‘Jakintzazu’ bideo didaktikoak asteburuetan ere ikusteko aukera izango dugu, 14:00ean, ETB3n, larunbatean zein igandean.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Astero-astero Xbelek herri bateko ikastetxe bat bisitatuko du. Bertako ikasleen eskutik, eskola ezagutuko ahal izango da: ikasgelak, jangelak, baratzak, musika aretoa, antzerki taldea, etab. Bertako maisuak ezagutuko ditugu, eta eurekin jolasteko aukera ere izango da.

Xbelek Euskal Herri osoa zeharkatuko du bere jakinmina asetzeko. Bere erreportajeen bitartez, esate baterako, kandelak nola egin, liburu bat nola inprimatu, zuhaitz bat nola landatu, behiak nola jetzi, zenbatero jaten duten Aquarium-eko marrazoek… Hamaika gauza ikasiko dute haurrek.

'3TXULO zuzenean' saioan izango ditugu ikusgai tarte horiek, egunean bideo bat. Baina, asteburuetan ere tarte berezi horiek izango dute euren lekuan ETB3n, larunbat zein igande eguerdian, 14:00etan. Larunbatetan, ‘Jakintzazu’ bideo didaktikoak eskainiko dira eta, igandetan, aldiz, aste horretan 3TXULOn eskainitako ikastetxearen bideo guztiak izango ditugu ikusgai.

Ez galdu ‘Ikastetxeak’eta ‘Jakintzazu’ tarte bereziak, larunbatetan eta igandetan, ETB3n!

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea