Haur%20eta%20gazteentzat%20saioa%20ETB3n%20|%20EiTB%203txulo

3txulo

'3txulo', astelehenetik aurrera ETB1en

3txulo

19:00etan

'3txulo', astelehenetik ostiralera, ETB1en

A.E. | EiTB

2017/09/18

Xbel, 2ttor, 4ra eta izeba Kattalinen istorio berri eta harrigarriez gain, '3txulo'k '3txulo Jokoan' zuzeneko lehiaketa berri bat aurkeztuko du.

0:16
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ikasturte berriarekin, '3txulo' unibertsoa bueltan da berriro ere. Gainera, berrikuntzaz beterik hasiko dute hurrengo denboraldia ETB1en.

Xbel, 2ttor, 4ra eta izeba Kattalinen istorio berri eta harrigarriez gain, '3txulo'k astelehenean abiatu den zuzeneko lehiaketa berri bat aurkeztuko du: '3txulo Jokoan' saioa.

'3txulo Jokoan' 19:00etatik 20:00etara izango da ikusgai egunero. Etxeko gaztetxoei zuzenduriko lehiaketa Amaia Ruiz de Galarretak eta Luki azeri bazter nahasleak aurkeztuko dute. Tolosar aktore gazte hau zinema eta antzerki munduan murgilduta dabil azken urteetan, baina, batik bat, 'Goenkale' ETB1eko telesailean agertzeagatik da ezagun. Ilusio handiz hartzen du zuzeneko saio baten gidaritza, eta adoretsu ekingo dio saioan lan egiteari. Berebat, Luki azeriak protagonismo berezia izango du. Bihotz onekoa baina zirikatzaile, bazter nahasle eta gaztetxoenen eta Amaiaren buruhauste askoren errudun izango da. Saioari gatza eta piperra jarriko dio.

'3txulo Jokoan' saioak aktualitateari loturiko erreportajeak, Euskal Herriko gaztetxoenen talentu bereziak eta, batik bat, sari pila banatuko dituen telefono bidezko lehiaketa bat izango ditu. Adi-adi, Jarri puntue, Bostekoa… eta antzeko proben bidez, eta hainbat lagun ezagunek eginiko galderen bitartez, gazteen irudimena, jakintasuna eta abileziak aztertuko ditu. Saioak zozketa bereziak izango ditu egunero, eta sari potolo bat irabazteko aukera ostiralero. Euskal Herriko haur eta gazte guztiek parte har dezakete bertan, 902 540 123 telefonora deituta.

'3txulo', 07:00etatik 09:00etara, ETB1en

Euskal Herriko gaztetxoenek iratzargailurik animoso eta dibertigarriena izango dute astelehenetik ostiralera ETB1en: '3txulo'. 07:00etatik 09:00etara izango dute ikusgai. Xbel (Zuriñe Hidalgo), 2ttor (Iker Galartza), 4ra (Amancay Gaztañaga) eta izeba Kattalin (Libe Aranburu) eraberrituta eta gogotsu datoz denboraldi berrian. Pertsonaion abenturekin batera, asmakizunak, bitxikeriak eta eskulanak ikusiko ditugu, zorion agurren tartea ere bai, eta Saioak sukaldaritza atal berriak ekarriko dizkigu.

Bestalde, orain arte bezala, '3txulo' eta haur programazio osoa izango da ikusgai ETB3n. Orobat, Hiru3 atariak EiTBko haurrentzako eduki guztiak bilduko ditu, marrazki bizidun kuttunenak eta '3txulo'ko tarteak. Marrazkien eta argazkien galeriak, eskulanen eta jokoen txokoak, eta marrazki bizidunen telesailetako abestien tarteak izango dira eskuragai bertan. Gainera, Hiru3 komunitateko bazkideei zuzendutako zozketak antolatuko dituzte webgunean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea