eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB1n

Gutun txit goren bat iritsiko da, aste honetan, 3TXULOtarren etxera

EiTB:EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1n.

2:11

2TTORek bere txikitako magia jokoa aurkituko du, aste honetan, eta 4RA eta XBELek arazotxo bat izango dute.

Ez da etxeko sorpresa bakarra izango, gutun txit goren bat iritsiko da 3TXULOtarren etxera, Rugoberta Erreginaren bisita iragarriz. Baina nor da Rugoberta erregina?

Garrantzitsuak izan diren emakumeak

Hemendik aurrera, historian garrantzitsuak izan diren emakumeak argitara ateratzeko aprobetxatuko dute 3TXULOtarrek. Aste honetan esaterako, ba al dakizue nor den Marie Tharp? 3TXULOtarren abentura ikusiz bera eta bere lana ezagutzeko aukera izango duzue.

4RAk, bestalde, ordenagailuekin eta hauen birusekin kontuz ibili behar dela ikasiko du aste honetan.

Eta azkenik, XBELek arazotxo bat duela ohartarazi nahi dute 3TXULOtarrek, baina XBELek ez du nahi onartu, zer izango ote da?

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.

ETB1n.