Haur%20eta%20gazteentzat%20saioa%20ETB3n%20|%20EiTB%203txulo

3txulo

Eskulanak eta sukaldaritza tarte bereziak, asteburuetan, ETB3n

3txulo

Goizez

Eskulanak eta sukaldaritza tarte bereziak, asteburuetan, ETB3n

2017/10/25

3TXULOko gure pertsonaia maitatuen eskutik, sukaldaritza eta eskulanen tarteak izango ditugu asteburuetan ikusgai ETB3n, larunbat eta igande goizez.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eskulanak egiten trebatu nahi duzula? Edo, sukalde kontuetan duzun abilezia findu nahi duzula? Bada, ez galdu sukaldaritza eta eskulanen tarte bereziak, larunbat eta igandeetan, ETB3n!

Ondo dakizuenez, 3TXULO saioan gure pertsonaia maitatuek sukaldaritza eta eskulanen tarteak eskaintzen dizkigute astero. Batetik, ‘Kozinaketan’ atalaren barruan, plater erraz eta goxoak egiten erakusten digu Saioak, eta bestetik, Xbel eta 4ren eskutik, eskulan dotore eta dibertigarriak egiten ikasten dugu.

Orain, asteburuetan ere tarte berezi horiek izango ditugu ikusgai ETB3n, larunbat zein igande goizez. 09:30ean, zorionak emateko tartean, aste horretan urteak bete dituzten 3TXULOtar lagunak zorionduko ditugu; ondoren, 3TXULOtar pertsonaien fikzioak ikusiko ditugu, eta, jarraian, 10:00etan, sukaldaritza eta eskulanen tarteak izango ditugu ikusgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea