Haur%20eta%20gazteentzat%20saioa%20ETB3n%20|%20EiTB%203txulo

3txulo

Marrazki bizidun gogokoenak eta 3TXULO, sakelakoan eta tabletean ikusgai

3txulo

Aukera berriekin

Marrazki bizidun gogokoenak nahi duzunean ikusteko, HIRU3 APP berria!

2017/11/06

HIRU3 haur komunitatearen aplikazioa aukera berriekin dator, marrazki bizidun gogokoenak euskaraz eta 3TXULO saioa mugikorrean zein tabletean inoiz baino hobeto ikusteko.

1:47
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EiTBren HIRU3 haur komunitateak aplikazioaren bertsio berria kaleratu du, aukera berriekin. Orain, aplikazioaren bertsio berria jaitsita, besteak beste, norbere eduki gogokoenak aukeratu eta ikusteko modua izango dugu. Horrez gain, Lotara izeneko atalean, lotara joateko bideoa automatikoki guk nahi dugun orduan agertzeko aukera izango dugu. Gainera, menu nagusian hainbat aukera berri izango ditugu eskura: ETB3 programazioa ikusi, HIRU3 webgunean kide egiteko aukera, eskulanak atala, etab.

Marrazki bidizunak euskaraz eskaintzen dira HIRU3 aplikazioan, umeek primeran pasatzeko, edonon eta edonoiz. Gainera, 3TXULO saio propioa ere ikusgai dugu, etxeko txikienen topagunea, alegia. Aplikazioa jaisten duten guztiek, hortaz, ETBko marrazki bizidunak ikusteko aukera izango dute, astebeteko iraupenarekin.

Edukiak adinaren arabera sailkatuta daude, hiru adin tartetan: 0-4, 5-7 eta 8 urtetik gorakoentzako edukiak; azken horien kasuan, edukiak ikusi ahal izateko, kontrol froga bat gainditu beharko da, eragiketa matematiko bat, hain zuzen ere.

Nola jaitsi?

EiTB eta Gaztea aplikazioen gisara, PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi daiteke Hiru3 app-a; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa dutenentzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

3TXULO saioa eta haurren marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak, modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 app-a da zure aukera!

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Hiru3ko kide ONLINE egin

  • Webgunea erabiliz!

    Webgunea erabiliz!

    Hiru3ko kide izateak abantaila ugari ditu: zozketak, sarrerak,... Sartu eta beete inprimakia. Oso erraza da!

Publizitatea