eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero ETB1en

2TTOR Zugarramurdin ospatuko den sorgin biltzarrera joango da

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3TXULOtarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1n.

2:00

Aste honetan 3TXULOtarren etxean abentura berriak izan dira. Izeba Kattalinek lagun batekin zita bat du eta XBEL eta 2TTORrek landarea zainduko diote. Zer asmatuko ote du 2TTORrek landarea lasaitzeko?

Bestalde, 2TTORrek Zugarramurdin ospatuko duten sorgin biltzarrera bidaiatu behar du baina bertara sartzeko barita magiko bat eskatzen diote. Ezetz asmatu nondik aterako duen barita magikoa? Zuetariko askok ezagutzen duzuen pertsonai batengana joango da...

Gainera, XBELek Chicagotik gutun bat jasoko du, antza bere amonaren lehengusina bizi zen han eta zerbait utzi dio herentzian. Izeba Kattalinek dirua dela uste du, hala izango ote al da?

Aste honetan Josephine Cochrane asmalaria ezagutzeko aukera izango dugu. Emakume honek ontzi garbigailua asmatu zuen eta XBEL eta 2TTORrek bisita bat egingo diote.

Eta amaitzeko, Izeba Kattalinek etorkizunera bidaiatu nahi du, baina 2TTORri ez zaio ideia ona iruditzen, izan ere oso arriskutsua izan daiteke. Zuek uste Izebak 2TTORri kasu egingo diola?

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.