eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3txulo

3txulo

3txulo

Egunero, ETB1en

Juanita jeinua pertsonaia berria ezagutuko dugu, aste honetan, 3TXULOn

EiTB.EUS

Aste honetan ere, egoera bitxi eta abentura mordoa ekarriko dizkigute 3txulotarrek, astelehenetik ostiralera, ETB1en.

2:32

Aste honetan 3TXULOtarren etxean abentura berriak izango dira. Hasteko, 2ttorrek urduri hasiko du astea. Izan ere, bere asmakari berria erakutsi nahi die 4ra eta Izebari. Baina erakusteko momentua iristen den bakoitzeko zerbait gertatzen da. Azkenean lortuko du bere asmakuntza berria erakustea, baina 4ra eta Izeba zur eta lur geratuko dira, zergatik ote?

Bestalde, 3txulotarrek Santimamiñeko kobazuloetara bidaiatuko dute, bertan fosilak topatu nahian. Zuek ba al dakizue zer diren fosilak? 2ttorrek azalduko dizue, adi!

Gainera, Gabonak gerturatzen ari dira eta Xbelek, urtero bezala, etxean garbiketa orokorra egin nahi du. Bera kanpoan dago, baina 4ra, 2ttor eta Izeba lanean jarriko ditu. 2ttorrek garbiketa arintzeko gailu berri bat asmatuko du. Baina funtzionatuko al du?

Juanita jeinua ezagutuko dute Xbelek eta 4rak

Hau guztia gutxi balitz, aste honetan 3TXULOtarren etxean pertsonaia berri bat izango da. Juanita jeinua ezagutuko dute Xbelek eta 4rak. Lanpara magikotik irten den jeinu bat da eta etxean geratzeko asmoarekin etorri da.

Hori guztia eta gehiago, '3TXULO'n ikusiko dugu, astelehenetik ostiralera, 08:00etan eta 19:00etan, ETB1n.

, ETB1n.